XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bastarre azkenengo txokoa ez izateko planteamentuaz

Bastarre, berez, itsasoari begira dagoen ingurua izan da beti, eta porturantz joateko eskilarak izan dauzenak hainbat arrantzale herritan bezala.

Hala ere, azken urteetan urrun dagoen lekutzat jo izan da.

Hori dela eta, Ordezko Arauen berrazterketan dimentsio barria egokitu jako zonalde honi: herriaren atzekaldea izan beharrean aurrekalde bihurturik.

Frantxuako planteamentu barriagaz (pabeloien gainean Gazteluko lako plataforma eraikiz) aisialdiko leku bat zabalduko litzateke Bastarre azpian, eskilara bidez edota beste moduren baten hara joateko aukera izanik.

Plazako lanak eta etorkizunerako begiratokiarenak planteamentu barri honen barruan ulertzen dira, zonaldea barriztu asmoz.